SARRERA
Aurtengoan ere, 2024ko gabon garaiari begira, “650 Usurbil otarra” egitasmoa jarriko da martxan. Usurbilgo Udala, Kulturgunea eta Hurbilago elkartearen arteko lankidetzari esker, Usurbilgo ekoizle eta sortzaileen produktuekin osatutako otarrak osatu eta herriko dendetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean zozketatuko dira.
BALDINTZAK:
- Ekoizleak eta aurrekontua: Usurbilen erroldatutako kultur sortzaileen, sormen industriako eragileen eta Usurbilgo lehen sektoreko ekoizleen produktuak erosiko dira. Eragile edota ekoizle bakoitzak guztira 200,00 €ko aurrekontuari dagokion produktu eskaintza egin behar du, BEZa sartu gabe. Zehaztu behar du, zein produktu eskaintzen dituen, zenbat unitate eta zenbateko kostua duen unitate bakoitzak. Guzti hori, formulario honi erantzunda zehaztu beharko da.
- Ekoizle eta sortzaileek eta eskainiko dituzten produktuek bete beharreko baldintzak:
a) Kultura eta sormen industriako jardueretarako:
- Usurbilen erroldatutako herritarra edo elkartea izatea, eskaerak egiteko epea zabaldutako lehen egunean (2024ko azaroaren 14an).
- Eskainitako produktuaren egilea edo autorea izatea. Taldean egindako lanak badira, taldekideen %33k, gutxienez, Usurbilen erroldatua egon behar du.
- Azken 5 urteetan merkaturatutako produktua izatea (deialdia zabaldutako egunetik kontatzen hasita).
- Kultura eta sormenaren industriako ondorengo jarduera-adarren bateko eragilea izatea: musika, literatura, arte eszenikoak, ikusmen-arteak, bestelako kultur diziplinetako eragileak, moda diseinatzaileak eta sormen industriako bestelako eragileak.
b) Lehen sektorea, ostalaritza eta elikaduraren industriako ekoizleentzat:
- Lehen sektorea: nekazaritza edota abeltzaintzaren sektoreko jarduera bat izan eta ekoizpen-ustiategia Usurbilen daukatenak.
- Elikadura-industriako ekoizleak: Usurbilgo lursailetan kokatutako nekazaritza edota abeltzaintzako ekoizpen propioa duten sagardogileak eta elikadura-industriako bestelako ekoizleak.
Elikadura-produktuak eskaintzen dituzten ekoizleek, jakien osasun erregistroan inskribatuta egon beharko dute edo osasun-baimena izan, hala dagokien kasuan.
PROZEDURA
- Ekoizle bakoitzak, ondorengo formularioa bete eta bidali beharko du, 2024ko azaroaren 14tik 24era bitartean.
- Eskatutako baldintzak betetzen diren aztertuko du ekimenaren antolatzaile diren erakundeetako ordezkaritzarekin osatutako lantalde batek, azaroaren 25etik 26ra.
- Ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, egindako eskaintzaren onarpena bidaliko zaie ekoizleei adierazitako posta elektronikora, azaroaren 27a baino lehenago; eskainitako produktuak noiz eta non entregatu behar diren ere zehaztuko da jakinarazpen horretan.
Edozein zalantza argitzeko, gertuago@gertuago.eus helbidera idatzi daiteke edo 652085811 telefonora deitu.